Antzerkiaren garapenean tragedia V. mendean ditiranboetatik sortu zen genero literarioa da. Atenasen aurkitu ziren antzerkiaren lehen urratsak. Komedian gertakizun umoretsuak nagusi diren bitartean, tragedian heriotzak, pasioak, ohoreak, gorrotoak eta maitasunak izango dute lekua. Aristotelesek ezbeharrek eta Dionisok (Bakus erromatarrentzat) sortu zuten genero literarioa dela zioen. Izan ere, antzerkia Dioniso jainkoaren omenez egiten ziren jaiekin lotuta dago. Urteko data jakinetan egiten ziren antzerki jarduerak: Lenea-etan (urtarrilaren amaieran Atenasen egiten ziren txapelketa dramatikoak), Landatar Dionisia-etan (abenduaren amaieran Atenasetik kanpo egiten ziren txapelketa tragiko eta komikoak) eta Dionisia handietan (Atenasen martxoaren amaieran egiten ziren txapelketa ikusgarrienak).